Norbere beharrak aztertzea, bai baliabideen eta erraminten erabilerari dagokionean, baita gaitasunen garapenari dagokionean ere, detektaturiko beharrei konponbide egokiak esleitu, behar pertsonaletara tresnak egokitu eta konponbide eta tresna digital posibleak modu kritikoan baloratzea.
Oinarrizko maila
- Zenbait arazo, ataza kopuru mugatu bat bakarrik, ebazteko gai naiz teknologia batzuk erabiliz. Eguneroko jarduera baterako tresna digital bat aukeratzeko garaian erabakiak hartzeko gai naiz.
Maila ertaina
- Tekonologiaren aukerak eta mugak ezagutzen ditut. Posibilitate teknologikoak esploratuz egunerokoak ez diren zereginak ebazteko gai naiz. Erreminta egokia helburuaren arabera aukeratzeko eta beraren eraginkortasuna ebaluatzeko gai naiz.
Maila aurreratua
- Ohituta ez nagoen zeregin batetarako tresna, gailu, aplikazio, programa edo zerbitzu bat hautatzerakoan informatu ondoren hartzen dut erabakia. Teknologia garapen berriei buruz informatuta mantentzen naiz. Erraminta berriek nola funtzionatzen duten ulertzen dut eta nire helburuetara zein erraminta egokitzen den ongien modu kritikoan ebaluatzeko gai naiz.