Balioak 4.0 lan ildoaren bidez, balioen lanketa integratu nahi dugu FP Euskadiko heziketa-zikloetan. Horrela, gure heziketa-zikloetan dauden pertsonek, beren lanbide-arloko gaitasun teknikoez gain eta gaitasun pertsonalez eta sozialez gain, oinarri etiko sendoa ere garatuko dute pertsona eta profesional gisa.
Lan ildoaren baitan, ikasturtean zehar, hainbat hitzaldi eta tailer eskaintzen ditugu.
Hitzaldiak eta tailerrak irekiak dira FP Euskadiko irakasle eta ikasle guztiontzat.
Eraldaketa globaleko prozesu betean gaude, eta enpresek gizartean duten rola funtsezkoa da XXI. mendeko erronkei aurre egiteko.
AMARENAK, BOGA GARAGARDOA eta GUREAK gure inguruko hiru enpresa aipagarriak dira, balioek eta iraunkortasunak enpresa-munduan duten garrantzia etorkizuneko inbertsio gisa ulertu dutenak.
Enpresa horiek mahai-inguru batean parte hartzera gonbidatu ditugu, balioek eta iraunkortasunak gaur egungo enpresa-testuinguruan duten garrantziari buruz hitz egiteko.
Izen-emate epea: 2024ko urtarrilaren 16 arte Ezena eman duenari online topaketarako esteka bidaliko zaio. |
Balioak 4.0 ikastetxetik enpresara: elkarrizketa gure inguruko hiru enpresekin
Plaza mugagabeak
Iraupena: ordu 1 eta 15 minutu
– Saio sinkronikoa online: 1h 15′ (09:45 – 11:00)
Hizkuntza: euskara eta gaztelania
Formakuntza lekuak:
– Online