Zer da BALIOAK 4.0? 

Balioak 4.0 FP Euskadi ikaskuntza ereduko lan-ildo bat da, eta haren bidez balioetan oinarritutako prestakuntza Euskadiko Lanbide Heziketako heziketa-zikloetan txertatzea bilatzen dugu.

Flyer

Aurkezpen liburuxka

Zein da helburua?

Erabaki etiko egokienak hartzeko prest dauden profesionalak formatzea dugu helburu. Arazoak ondo aukeratzen dituzten pertsonak eta arazo horiek konpontzeko modurik egokiena aukeratzen dituzten pertsonak behar ditugu, hau da, talentua duten pertsonak.

BALIOAK 4.0
BALIOAK 4.0

Zergatik da garrantzitsua Lanbide Heziketarako?

FP Euskadiko ikaskuntza-ereduan oinarri etiko sendoa garatuko duten pertsonak eta profesionalak nahi ditugulako. Hau da, balio etikoak praktikan jartzeko prestatu nahi ditugu gure ikasleak, gure gizartea eraldatzeko, gizarte inklusiboa eta jasangarria eraikitzeko trebatuz.

Formakuntza-ibilbidea

BALIOAK 4.0
BALIOAK 4.0

 

Gainera, ikasturte bakoitzean gure inguruko enpresa bat gonbidatzen dugu, Gizarte Erantzukizunaren irizpideak nola aplikatzen ari diren kontatzeko eta Garapen Iraunkorrerako Helburuetan proposatutako helburuak betetzeko egiten ari direnaz hitz egiteko.

Nola landu balioak gure heziketa-zikloetan?

FP Euskadiko ikaskuntza-ereduak testuinguru ezinhobea eskaintzen du balioen prestakuntza ere lantzeko. Horregatik, Balioak 4.0 lan-ildoa ez da ildo independentea, baizik eta ETHAZI ikaskuntza-eredua aberastera datorren lan-ildoa da.

Kontua ez da ‘beste gauza berri bat’ egiten hastea, baizik eta egiten duguna balioen ikuspegitik begiratzea. Balioetan oinarritutako prestakuntza heziketa-zikloetan egiten dugun guztian inplizitu egotea proposatzen dugu, ikasleek Balioak 4.0 beren praktika eta portaera profesionalaren berezko zati gisa har ditzaten.

Dossier honetan hainbat adibide ikus ditzakezu.

BALIOAK 4.0

Irakasleentzako formakuntza

23-24 ikasturtean zehar eskuragarri izango dituzuen Balioak 4.0 ikas-aukerak honako hauek izango dira:

  • BALIOAK 4.0 FP Euskadi ikaskuntza ereduan IKASTAROA (irakasleei zuzenduta)
  • BALIOAK 4.0 GARATZEN hitzaldien programa (ikasle eta irakasleei zuzenduta)

Informazio guztia hemen: IKAS AUKERAK.

Datuak

BALIOAK 4.0
BALIOAK 4.0
BALIOAK 4.0
BALIOAK 4.0
BALIOAK 4.0
BALIOAK 4.0
BALIOAK 4.0
BALIOAK 4.0