Arazo tekniko posibleak identifikatzea eta ebaztea (oinarrizko arazoetatik konplexuagoetarainokoak konpontzea).
Oinarrizko maila
- Teknologiak funtzionatzen ez duenean edo gailu, programa edo aplikazio berri bat erabiltzen dudanean laguntza eskatu dezaket.
Maila ertaina
- Teknologiak funtzionatzen ez duenean arazo errazak ebatzi ditzaket.
Maila aurreratua
- Teknologia erabiltzean sortu daitezken arazo mota zabal bat ebatzi ditzaket.
1. Jarduera: Artxiboen formatua bihurtu
Mezu bat bidaltzeko, ezinbestekoa da emailea eta hartzailea ados jartzea eta biek komunikazio kode berbera erabiltzea.
Askotan, aurreko esaldiaren irakurketa ez-egokiak, hainbat praktika txar burutzea eraman izan gaitu. Adibidez, irakasleak ikasleen lanak jasotzeko, azken hauei zer testu prozesadore erabili behar duten esatea .
Dokumentu, irudi, audio, bideo edo aurkezpen bat formatu batean egiteak ez du esanahi aplikazio edo programa zehatz batekin sortu behar denik.
Ikus dezagun zergatik.