Balioak 4.0 lan-ildoaren bidez, balioen lanketa integratu nahi dugu FP Euskadiko heziketa-zikloetan. Horrela, gure heziketa-zikloetan dauden pertsonek, beren lanbide-arloko gaitasun teknikoez gain eta gaitasun pertsonal eta sozialez gain, oinarri etiko sendoa ere garatuko dute pertsona eta profesional gisa.
IKAS AUKERA honen helburua FP Euskadi ikaskuntza ereduan lan egiten ari diren heziketa zikloetan BALIOAK 4.0 txertatzea da.
Izen-emate epea: 2024ko otsailaren 6tik 26 arte Ebazpena: 2024ko otsailaren 27an. Izena eman duen pertsonari, emailez jakin araziko zaio formakuntzan onartua edo ez-onartua izan den. Onartuak izan diren pertsonen matrikula zuzenean gauzatuko da matrikula kudeaketa sisteman jasotako datuekin. |