Berriztatu teknologia erabiliz, ekoizpen multimedia eta digital kolaboratiboetan aktiboki parte hartu, bitarteko digital eta teknologikoetan modu sortzailean adierazpenak egin, ezagutza sortu eta arazo kontzeptualak ebatzi tresna digitalen laguntzarekin.
Oinarrizko maila
- Teknologia eta erraminta digitalak helburu sortzaileekin erabili ditzakedala konzientea naiz eta zenbait kasutan teknologiak era sortzaile batean erabiltzeko gai naiz.
Asko gara gaur egun gure sakeleko telefonoa kirola egiterakoan erabiltzen dugunok, eta hala ez bada, begi bistan dago asko eta askok egiten dutela.
Gure telofonoak aspalditik musika edo gure gustoko podcast-ak entzuteko kirola egiten dugun bitartean erabili dugu. Guzti hori ezezik ekintza fisikoa, entrenamenduak planifikatu, denborak hartu ere gure telefonoei ematen diegu erabilera desberdinak dira, baina ez dira bakarrak, mapak eta ibibideak ikusi eta gorde, eguraldiko alertarako edo bihotzeko taupadak eta konstanteak hartu, besteak beste.
Erabilpen berri horrek kanpoko gailuen eta teknologiaren garapenarekin zerikusi estu-estua dute, hau da, sentsore berezien medioz gure egoera fisikoa eta aurrerapenaren datuak jakinarazi dizkigute bai guri bai gure kirolkideei.
Teknologia honi eta gailuei egoera desberdinetan erabilpen berriak ematea gauza izango al gara?
Maila ertaina
Produktu sortzaileak teknologiak erabiliz sortzeko gai naiz eta arazoak ebatzi ditzaket teknologiak erabiliz (adibidez, arazo bat irudiktu). Beste pertsona batzuekin produktu berritzaile eta sortzaileak egiten elkalanean aritu naiteke, baina nik ez dut aurrea hartzen.
Maila aurreratua
Teknologiak eta tresna digitalak aprobetxatuz arazo kontzeptualak ebazteko gai naiz. Bitarteko teknologikoen bidez ezagutza sortzen laguntzeko gai naiz. Teknologien bidez ekintza berritzaieetan parte hartzeko gai naiz. Produktu sortzaile eta berritzaileak sortzen beste pertsona batzuekin proaktiboki elkarlanean aritzen naiz.