Gaur egungo gizartean, bizi garen mundu aldakorrera egokitzeko, XXI. mendeko profesionalak, etengabe ikasten jarraitzeko gaitasuna garatu behar du  (ikasten ikastea). Erronketan oinarritutako elkarlaneko ikaskuntza-ereduak ikasleei hausnartzeko eta  ikaskideekin elkarlanean, informazioa modu logikoan barneratzeko aukera eskaintzen die. Pentsamendua bistarazte honek,  eta ikaskuntza eraginkorragoa eta esanguratsuagoa bilakatzen du.

Testuinguru honetan, ebaluazioa faktore garrantzitsua da. Kalifikatzeaz gain, autoikaskuntza (ebaluazio hezitzailea) eta ikaskuntza-prozesua (ebaluazio hezitzailea) hobetzeko erabakiak hartzea errazten du. Bai bakarka, bai taldean hartutako konpromezuen bidez.

Beraz, ebaluazioa, ikaslea ikaskuntzaren erdigunean kokatzea ahalbidetzen duen tresna gisa ulertzen dugu. Ikaslearengan, zikloko gaitasunen bilakaera edo ikaskuntza emaitzen lorpenen, erantzunkizuna sustatzeko gainerako elementuak uztartuko dituen ardatza.

Ethazi ebaluazio-ikuspegiaren gakoak honako hauek direla esan dezakegu:

  • Irakasle taldeak zikloari buruzko ikuspegi partekatua izatea.
  • Gelako giroa zaintzea, akatsak ikasteko iturri baitira (inor ez da eskolara joaten dakiena ikasteko).
  • Hobetzeko aukerak sortzea.
  • Pentsamendua ikusaraztea, ikaskuntza ebaluatu ahal izateko.
  • Errubrika orokorrak ikasketa prozesuaren ikuspegi ebolutiboa jarraitzea.
  • Feedback-ak ikasleek norbere ikaskuntza helburu argi eta zehatzen inguruan duten informazioa baieztatu, gehitu, berregituratu edo eta doitu egiten du memorian finkatzen lagunduz.
Ebaluazioa
Ebaluazioa

SET “Skill Evolution Tools”

Ikaskuntza-inguruneak ingurune konplexuak dira, kontuan hartu beharreko elementu askok parte hartzen duten inguruneak, eta hala gertatzen da ebaluazioarekin ere. Ebaluazioan erabiltzen dugun informazio guztia diseinatzeko eta kudeatzeko, SET (Skills Evolution Tool) software-tresna daukagu. Tresna horrek, gainera, ikaskuntza-prozesuaren bilakaera ikusteko baliabideak eskaintzen ditu, eta aurrera egiteko erabakiak hartzen laguntzen du.

ETHAZI ebaluazio ikuspegiaren inguruan informazio gehiago: