Zeharkako gaitasunak, ikasleak lan mundura moldatzeko izan beharreko ezaugarriek osatzen dute, ezagupen teknikoetatik harantz. ETHAZI ereduak, zikloen egitura egokitzea eta berrantolatzea suposatzen du, gaitasun hauek barneratuz eta gaitasun tekniko zein zeharkakoak kontutan hartzen dituen ebaluazio sistema bat sortuz.

Hona hemen Euskadiko Lanbide Heziketan lantzeko proposatzen diren gaitasunak lau multzo nagusitan sailkatuta:

  • Pertsonalak:
    • Autonomia
    • Inplikazioa
    • Ekimen sortzailea
  • Komunikazioa:
    • Ahozko komunikazioa
    • Idatzizko komunikazioa
  • Digitala:
    • Informazioa eta datuen alfabetizazioa
    • Komunikazioa eta lankidetza
    • Eduki digitalen sorrera
    • Segurtasuna
    • Arazoen ebazpena
  • Elkarlanekoa:
    • Talde lana
    • Arazoen ebazpena
    • Erabakiak hartzea

Ziklo bakoitzaren egoeratik abiatuta, zeharkako gaitasunak lehenetsi eta hauen garapena lantzea izango dugu helburu.

Ikaslea bere ikaskuntza prozesuaren arduraduna izan dadin, ikaskuntza prozesuan hausnarketa uneak txertatzea da modurik eraginkorrena, eta horretarako tresnarik egokiena feedback-a da (formala, zein informala). Hausnarketa honetan, bidelagun izango ditu bere ikaskideak eta irakasleak, beraz, informazio honekin guztiarekin bere hobetzeko konpromisoak eraikiko ditu.